• Ekitaldia
  • Huarte - Trukerako eta bigarren eskuko merkatua 2017

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    • Eguna: Abenduaren 10ean
    • Ordutegia: 11.00tatik - 14.30etara eta 17.00tatik 19.30etara
    • Tokia: San José plaza

    Huarteko Udalak eta Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean antolatutan, bigarren eskuko eta trukerako azoka topagunea da eta aukera ezin hobea kontsumoari eta haren ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.

    Txikientzat, jolasak eta puzgarria egongo dira.

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Goiz atsegina igaroko duzu, familia osoarentzako jarduerak izango baitira. Eta, gainera, erabiltzen ez duzun zerbait baduzu eta beste aukera bat eman nahi badiozu, ekar ezazu eta zure ordez salduko dugu (inskripzio barik).

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Bisita gidatua

    Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Bisita gidatua

    Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Bisita gidatua

    Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.