• Beste batzuk
  • Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea

    Azaroaren 21a eta 29a artean Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea izango dugu, eta jarduera mordoa prestatu dugu horren aitzakian.

    Aurten, arreta berezia jarriko dugu hondakin ikusezinetan. Badakizu 200 gramotik beherako pisua duen sakelako bat egiteko 86 kilogramo hondakin sortzen direla? 

    Oharkabean sortzen dugun hondakin-kantitate ikaragarriari buruzko informazioa eskuratu eta horren gaineko kontzientzia hartu behar dugu. Bi bideo hauen bidez, erosketa soil eta huts batean sortzen diren hondakinak ikusgai egiten dira. Egin zaitez zirkular birziklatzen eta berrerabiltzen, baina, batez ere, murrizten!

    Galtzen bideoa
    Sakelakoaren bideoa

    -
    PLSTKS! Arazo bat dugu erakusketa bisitatzea proposatzen dizugu. Imajinatzen duzu egun batean etxera iritsi eta dena zaborrez beteta aurkitzen duzula?

    Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Mutiloako kultura-etxean.

    -
    Ikusi gure bideo guztiak Youtubeko gure kanalean. Zirkular izateko truko asko eta asko ikasiko duzu: janari-hondarrekin egin daitezkeen errezeta ezin gozoagoak, joskintzako aholkuak… Zeren zain zaude? Ikusi Bideoak.

    -
    Azkenik, Helada maitagarriak eta Alejo karramarroak jarduera hauek guztiak eta #NikMurriztendutIM erronka oso modu dibertigarrian aurkezten dizkigute. Jakin nahi duzu zer den? Eman play botoiari!

    • 2020/11/21tik 2020/11/29ra
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Euskara
    • Inskripziogabe
  • Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Nola ausartzen dira? erakusketak arlo desberdinetako zenbait ingurumen-aktibistaren 26 ilustrazio biltzen ditu.

    Hurrengo eguneanLarunbata 6 de Martxoa
    Beste batzuk

    Anima zaitez Mankomunitatearen mikrobideoen lehen lehiaketan parte hartzera! 

    Hurrengo eguneanLarunbata 6 de Martxoa
    Erakusketa

    Burlatako Askatasuna BHIk Argarekin bidea egiten proiektuan egindako lanen erakusketa. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 6 de Martxoa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanAstelehena 17 de Apirila