• Ikuskizuna
  • Hilarion Eslava Udaberriko kontzertua_Pianoak

    Burlatako Hilarión Eslava musika eskolarekin eta Atarrabiarekin elkarlanean, kontzertuen denboraldia inauguratuko dugu.

    Kontzertuan zenbait konbok edo taldek parte hartuko dute. konboak, hain zuzen, musika modernoko tresnen konbinazioa dira. Gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, bateria, teklatua, ahotsa eta haize-tresnen, hari-tresnen edo herri-tresnen sail bat saioak egiteko elkartzen dira, ikasteko eta XX-XXI. mendeetako musika modernoko askotariko estiloetako errepertorioa jotzeko (rocka, bluesa, jazza, popa, funka, reggaea edo folka).

    Musikak ez dio adinari erreparatzen tresna bat jo eta gozatu nahi denean.  

    Rock-and-rolleko abesti klasikoak (Chuck Berry), soulekoak (Stevie Wonder, Amy Winehouse), rockekoak (Blur, U2) eta folkekoak (Huntza, Alaitz eta Maider) interpretatuko dituzte, errepertorioaren zati moduan. 

    Kontzertua 20:00etan hasiko da, San Andres Errotan.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Saguak salbatu. Atarrabiako eta Uharteko neska-mutikoen eta helduen ametsak.

    Hurrengo eguneanIgandea 22 de Iraila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 28 de Iraila