Eraztunketa zientifikoak bi helburu nagusi hauek ditu: hegaztiek urtean zehar egiten dituzten mugimenduen berri izatea, eta beren osasun-egoera eta egoera morfologikoari buruz gehiago jakitea.
Ornitolaneko espezialistekin, oso didaktikoa izango den paseo bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, hegaztiekin nola egiten duten lan eta nola zaintzen dituzten erakutsiko baitigute.
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.