-
Experiencias
-
Hitzaldia/Tailerra
-
Beste batzuk
-
Ikuskizuna

Hazien eta ezagutzen trukea
Arrea elkartearekin batera, proiektu bat jarri dugu abian. Bertan, nekazaritza iraunkorra edo jasangarria landuko dugu, haziak biderkatzeko baratze bat edukiko dugu eta bai hazien banku bat ere. Hain zuzen, haien gaineko zenbait tailer emango ditugu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zuzen kontserbatzen ikasteko beharrezkoa den guztia ikasiko dugu.
Hilabetean ostiral batean, haziak eta ezagutzak trukatzeko saio bat egingo dugu, eta bertan, izena emandako pertsonak edozein unetan joan ahal izango dira markatutako ordutegian, 17:00etatik 19:00etara*. Kontserbatzen ditugun barietateetako batzuk eraman, gai honetan duten esperientzia kontatzera etorri, bertako espezieak berreskuratu edo landatzeari eta nekazaritzari buruz edozein kontsulta egin nahi duten pertsona guztientzat zabalik egongo da, hain zuzen.
Animatu eta parte hartu zure barietateak hazi-bankura ekarriz!
_________
* Lehenengo ordua zalantzak argitzeko izango da, eta bigarrena haziak trukatzeko.
Elkargunea: Mendillorriko deposituetako parkeko erabilera anitzeko aretoa.
Izena emateko epea bukatu da
-
Ostirala3 eka17:00 - 19:00
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripzioarekin

Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.