• Hitzaldia/Tailerra
  • Hazien eta ezagutzen trukea

    Arrea elkartearekin batera, proiektu bat jarri dugu abian. Bertan, nekazaritza iraunkorra edo jasangarria landuko dugu, haziak biderkatzeko baratze bat edukiko dugu eta bai hazien banku bat ere. Hain zuzen, haien gaineko zenbait tailer emango ditugu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zuzen kontserbatzen ikasteko beharrezkoa den guztia ikasiko dugu. 

    Hilabetean ostiral batean, haziak eta ezagutzak trukatzeko saio bat egingo dugu, eta bertan, izena emandako pertsonak edozein unetan joan ahal izango dira markatutako ordutegian, 15:30etatik 17:30etara. Kontserbatzen ditugun barietateetako batzuk eraman, gai honetan duten esperientzia kontatzera etorri, bertako espezieak berreskuratu edo landatzeari eta nekazaritzari buruz edozein kontsulta egin nahi duten pertsona guztientzat zabalik egongo da, hain zuzen.

    Elkargunea: Mendillorriko ur-biltegietako parkeko erabilera anitzeko aretoa

    Izena emateko epea bukatu da

    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Concejo de Ustarroz, 31016 Iruña

    Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.

    6 Jarduera
    1 Paseo
  • Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAsteazkena 6 de Uztaila