Arrea elkartearekin batera, proiektu bat jarri dugu abian. Bertan, nekazaritza iraunkorra edo jasangarria landuko dugu, haziak biderkatzeko baratze bat edukiko dugu eta bai hazien banku bat ere. Hain zuzen, haien gaineko zenbait tailer emango ditugu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zuzen kontserbatzen ikasteko beharrezkoa den guztia ikasiko dugu.
Hilabetean ostiral batean, haziak eta ezagutzak trukatzeko saio bat egingo dugu, eta bertan, izena emandako pertsonak edozein unetan joan ahal izango dira markatutako ordutegian, 16:00etatik 17:30etara. Kontserbatzen ditugun barietateetako batzuk eraman, gai honetan duten esperientzia kontatzera etorri, bertako espezieak berreskuratu edo landatzeari eta nekazaritzari buruz edozein kontsulta egin nahi duten pertsona guztientzat zabalik egongo da, hain zuzen.
Izena emateko epea bukatu da
Doakoa
Inskripzioarekin
Jarduera nabarmenduak
Bisita gidatua
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.