• Hitzaldia/Tailerra
  • Hazien eta ezagutzen trukea

    Arrea elkartearekin batera, proiektu bat jarri dugu abian. Bertan, nekazaritza iraunkorra edo jasangarria landuko dugu, haziak biderkatzeko baratze bat edukiko dugu eta bai hazien banku bat ere. Hain zuzen, haien gaineko zenbait tailer emango ditugu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zuzen kontserbatzen ikasteko beharrezkoa den guztia ikasiko dugu. 

    Hilabetean ostiral batean, haziak eta ezagutzak trukatzeko saio bat egingo dugu, eta bertan, izena emandako pertsonak edozein unetan joan ahal izango dira markatutako ordutegian, 17:00etatik 19:00etara. Kontserbatzen ditugun barietateetako batzuk eraman, gai honetan duten esperientzia kontatzera etorri, bertako espezieak berreskuratu edo landatzeari eta nekazaritzari buruz edozein kontsulta egin nahi duten pertsona guztientzat zabalik egongo da, hain zuzen.

     

    Izena emateko epea bukatu da

    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAsteazkena 8 de Abendua