• Hitzaldia/Tailerra
  • Hazien eta ezagutzen trukea

    Hilean ostiral batean, Arrea agroekologiako elkartearekin batera, haziak eta ezagutzak trukatzeko jardunaldi hau egingo dugu.

    Gune ireki bat da, bertako barietateak berreskuratzeko interesa eta haziak trukatzeko nahia duten guztientzat, “Hazitokiko” hazien bankuan dauden barietateetakoren bat eramanez edo beren barietateak ekarriz.

    Gune hau, gainera, haziak lortzearen eta baratze ekologikoaren erabilera orokorraren gainean esperientziak eta zalantzak partekatzeko da, parte hartzen dugun guztion artean.

    Izena emanda dauden pertsonak edozein unetan joan ahal izango dira, markatuta dagoen ordutegian.

    Anima zaitez eta parte har ezazu zeure barietateak eramanez hazien bankura!

    Jarduera hau Hazitokia proiektuaren barnean dago.

    ______

    Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!

     

    Manco Agenda buletina bidaltzen den egunean irekiko dira izen-emateak. Harpidetu zaitez hemen!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Concejo de Ustarroz, 31016 Iruña

    Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.

    7 Jarduera
    1 Paseo
  • Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia

    Murriztea, birziklatzea eta berrerabiltzea… Urrezko 3 arauen jaia beste urte batez itzuliko da Mendillorrira. Etxekoekin eta lagunekin gozatzeko eguna izango da, eta, horrez gain, hondakinak murrizten eta berrerabiltzen ikasiko duzu, modu ekologiko eta iraunkorrean.

    Hurrengo eguneanIgandea 28 de Mai
    Ekitaldia

    Etorri Mendillorriko ur-biltegietara eta murgildu jolas-parke batean, 2023ko Uraren Jaia ospatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 4 de Ekaina