• Hitzaldia/Tailerra
  • Haziak hautatzea, biltzea eta ateratzea

    Arrea elkartearekin batera, proiektu bat jarri dugu abian. Bertan, nekazaritza iraunkorra edo jasangarria landuko dugu, haziak biderkatzeko baratze bat edukiko dugu eta bai hazien banku bat ere. Hain zuzen, haien gaineko zenbait tailer emango ditugu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zuzen kontserbatzen ikasteko beharrezkoa den guztia ikasiko dugu. 

    Saio honetan, hauek ikasiko ditugu:

    - Landutako landare-espeziearen arabera kontuan hartu beharreko irizpideak, hazi osasuntsuak, kalitatekoak eta barietatearen ezaugarri optimoei eutsiko dietenak lortzeko. 

    - Aleak hautatzea, polinizatzea, biltzea, ateratzea eta haziak kontserbatzea laboreen arabera. 

    Tailer guztiak praktikoak izango dira, eta haietan sartuko dira eduki teorikoak.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanOstirala 1 de Uztaila