• Hitzaldia/Tailerra
  • HABLEMOS- "Slow Fashion" BURUZ

    Hilabeteko lehen ostegunean, “Hitz egin dezagun” mintzaldi interesgarriak proposatzen dizkizugu. Hain zuzen, adituek parte hartuko dute eta oso gai interesgarriak jorratuko dira baliabideen, ekonomia zirkularraren eta ingurumen-sentsibilizazioaren gainean.

    Kasu honetan, Marc Sabaté Bindu Spiritual Fashionen sortzailea izango dugu. Sektore horretan duen esperientzia zabala eta ahalik eta modu iraunkorrenean bizitzeko saiakerak markatutako bizitza-filosofia oinarri hartuta, Slow Fashion delakoaz hitz egingo digu (arropa-kontsumo arduratsuaren filosofia), eta, hartara, mundua aldatzea gure esku dagoela ikusaraziko digu.

    1. Benetako aldaketa baterako pausoak.
    2. Ekoizpen- eta kontsumo-eredu bideraezina.
    3. “Fast Fashion” delakoaren ingurumen- eta gizarte-kostua.
    4. Lan egiteko eta bizitzeko eredu berri bat.  
    5. Zer da Slow Fashion?
    6. Enpresa iraunkor edo jasangarri baten kodea. Ekoizpen etikoa eta arduratsua. Gizarte-erantzukizun korporatiboa.
    • Hurbileko ekoizpena.
    • Gizarte-erantzukizuna.
    • Ingurumen-erantzukizuna.
    1. Zer egin dezaket nik partikular gisa? Murriztu eta berrerabili - produktuaren bizi-ziklo erabilgarria luzatu.
    • Organikoa erosi eta/edo Slow Fashion enpresei.
    • Bigarren eskuko arropa erosi eta jantzi.
    • Upcycling – jantzi zaharrak erabili diseinu berriak sortzeko.
    • Behar-beharrezkoa dena baino ez erosi, kontziente izanda eta urtaroen eta jaiegun komertzialen presiotik kanpo.

    Mintzaldi hezigarriak, eztabaida sozialekoak, kontzientzia harraraztekoak eta ikastekoak, entzuten ikasi nahi duten jakin-nahi guztientzat.

    IZEN EMATEAREKIN!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAsteazkena 13 de Azaroa
    Ekitaldia

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Azaroa