• Erakusketa
  • FOTCIENCIA 16

    Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FEYCT) eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) antolatutako ekimena da FOTCIENCIA, Jesús Serra fundazioarenlankidetzarekin. Helburua zientzia herritarrei hurbiltzea da, argazki zientifikoen bidez iradokitako ikuspegi artistiko eta estetiko baten bidez. Irudiztatzen duten egitate zientifikoaren gaineko deskribapen edo iruzkin idatzi batekin batera erakusten dira argazkiak. Halaber, ekimen honen helburua da komunitate zientifikoaren barnean sustatzea beren lanak gizarte osoan jendarteratzeak duen garrantzia.

    Lehiaketaren 16. edizioko irudien erakusketan 49 lan daude, beren zientzia-balioa, hura jendarteratzeko balioa eta balio artistikoa kontuan harturik hautatu direnak.

    Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak