Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FEYCT) eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) antolatutako ekimena da FOTCIENCIA, Jesús Serra fundazioarenlankidetzarekin. Helburua zientzia herritarrei hurbiltzea da, argazki zientifikoen bidez iradokitako ikuspegi artistiko eta estetiko baten bidez. Irudiztatzen duten egitate zientifikoaren gaineko deskribapen edo iruzkin idatzi batekin batera erakusten dira argazkiak. Halaber, ekimen honen helburua da komunitate zientifikoaren barnean sustatzea beren lanak gizarte osoan jendarteratzeak duen garrantzia.
Lehiaketaren 16. edizioko irudien erakusketan 49 lan daude, beren zientzia-balioa, hura jendarteratzeko balioa eta balio artistikoa kontuan harturik hautatu direnak.
Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.
Adin guztietako hartzaileak
Gaztelania
Euskara
Doakoa
Inskripziogabe
Jarduera nabarmenduak
Bisita gidatua
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.