• Erakusketa
  • FOTCIENCIA 16

    Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FEYCT) eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) antolatutako ekimena da FOTCIENCIA, Jesús Serra fundazioarenlankidetzarekin. Helburua zientzia herritarrei hurbiltzea da, argazki zientifikoen bidez iradokitako ikuspegi artistiko eta estetiko baten bidez. Irudiztatzen duten egitate zientifikoaren gaineko deskribapen edo iruzkin idatzi batekin batera erakusten dira argazkiak. Halaber, ekimen honen helburua da komunitate zientifikoaren barnean sustatzea beren lanak gizarte osoan jendarteratzeak duen garrantzia.

    Lehiaketaren 16. edizioko irudien erakusketan 49 lan daude, beren zientzia-balioa, hura jendarteratzeko balioa eta balio artistikoa kontuan harturik hautatu direnak.

    Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • San Andrés kalea, 6, 31610 Villava

    Ibai Parkearen bihotzean kokaturik, San Andres Errota elkargunerako tokia da sorreratik.

    2 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Klima aldaketaren fenomenoaren, bere arrazoien eta aurre egiteko planteatzen ari diren erantzunen ezagutzan lagundu nahi du.

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Urria
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanOsteguna 17 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria