• Erakusketa
  • FERMÍN ALVIRA. EL PUENTE DE LA VIDA

    "Ultzama eta Arga ibaietako zubi ederrenetako batzuk dira “Bizitzaren zubia” pintura-sailak barnean duen metaforarako inspirazio-arrazoiak. 2018ko udaberri-udan egindako saila da. Ura da protagonista tekniko eta tematikoa, eta gure ibaietan dauden zubibideez eta lagunduta edo bakarka ematen ditugun pauso txiki-handiez hitz egiten digu.

    Eguzkiz eta ekaitzez beteriko udaberriari harrera egiteko edertzen den ondare historiko eta naturala. Bere argiei eta itzalei argazkiak atera, ertzek oroimenean gordetzen dituzten pasadizoak entzun, bere esentzia eta isiltasuna margotu… Bizitzarengatiko ilusioari eta borrokari atxikitzeko proiektu baterako –beste behin ere partekatua– aitzakia tematikoa beharbada...

    Zubi bat zeharkatzeak paisaia aldatzea esan nahi du, ikuspuntua aldatzea. Bideari jarraitzea irudikatzen du, joaten den uraren xuxurla leunaz gozatzen. Bertatik, ñabardurak eta distirak oparitzeari inoiz uzten ez dion ibai bare eta emaritsu baten igarotze eskuzabala ikusten da. Zidorra luzea da, baina oinez egindako pauso bat gehiago hura lortzeko pauso bat gutxiago da.

    Elkarrekin zeharkatzen dugun zubia, lagun, hori da bizitzaren zubi betierekoa."

    Fermín Alvira, 2018ko ekaina.

    TOPAKETA ARTISTAREKIN IRAILAREN 2AN, IGANDEA, 12:00ETAN

    Ez galdu Fermín Alvirarekin bisita gidatua egiteko aukera. Erakusketako xehetasun bakoitza azaltzeko ibilbidea izango da. Leku-kopuru mugatua!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAsteartea 10 de Abendua
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanLarunbata 14 de Abendua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 15 de Abendua