-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Experiencias
-
Bisita gidatua
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Beste batzuk
-
Bisita gidatua
-
Excursiones
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Erakusketa

"Excreta", erakusketa usaingabea, koloregabea eta zaporegabea.
Izaki bizidunak behin jaiotzen dira. Denbora luzean hazten dira. Uzten badiete, ugaldu egiten dira. Eta hil egiten dira, nahi ez badute ere. Baina… etengabe iraizten dituzte gorotzak.
A priori edo aldez aurretik arbuioa eragiten duen gaia bada ere, iraizteak ikuspegi ekologikoa, medikoa, soziala eta kulturala du, askotan aintzat hartzen ez duguna. Natura Zientzien Museo Nazionalak (MNCN-CSIC) egindako erakusketa honen bidez, iraizteak naturan eta gizartean duen eginkizuna ezagutarazi nahi da.
Animalia koprofagoak edo gorozjaleak ikusi ahal izango dira, antzinako garaiez hitz egiten diguten gorotz fosilizatuak, lehiakideak pozoitzen dituzten landareak eta bai sekrezioak, perlak, erabateko harribitxiak dituzten moluskuak ere. Eta bai gorotzek kultura desberdinetan duten eginkizuna, eta komun-ontziaren eta komuneko paperaren bilakaera.
Testuak eta ilustrazioak konbinatzen dituzten 34 taulak osatzen dute erakusketa.
____
Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!
____
Gogorarazi nahi dizugu jarduerara billabesaz joan zaitezkeela (L12).
Jarraian, zehaztuta dago jarduera egingo den tokia, Mendillorriko ur-biltegien esparruaren barnean (EGIN KLIK hemen deskargatzeko).
-
2022/03/26tik 2022/05/29ra Igande, Larunbat eta jaiegun guztietan
-
Gaztelania
-
Doakoa
- Inskripziogabe

Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.