-
Erakusketa
-
Ekitaldia
-
Hitzaldia/Tailerra
-
Beste batzuk

Etxeko Konponketak I. Maila
Ikasi etxeko konponketak egiten Juanjo Iriarterekin, Emausko Trapuketarien arteko “esku-trebearekin”. Eguneroko etxeko konponketa txiki hauek egiten irakatsiko digu:
-Sifoiak askatzea eta muntatzea.
-Sifoi-potoa garbitzea.
-Txorrotako aireztagailuak garbitu edo ordeztea.
-Gainaldeko txorrota muntatzea.
-Pertsianaren zinta aldatzea.
*Oharra: Ez da beharrezkoa materiala eramatea, tailer honetan ikusiz ikasiko baita. Zalantzak ekartzea, ordea, garrantzitsua izango da!
—
Gainera, Etxeko konponketetako bideo guztiak kontsultatu ahal izango dituzu, aldian-aldian kaleratzen joango baikara.
—
Edukiera mugatua dago: 20 pertsona. 11:00etatik 14:00etarako ordutegian eman dezakezu izena.
Ez ahaztu segurtasun-distantzia gordetzea, maskara erabiltzea eta beharrezkoa denean gel hidroalkoholikoa aplikatzea. COVID-19arekin bateragarria den sintomarik baduzu, PCR baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez etorri etxeko konponketen tailerrera.
COVID-19aren protokoloarengatik, bertaratuko den pertsonaren zenbaki pertsonalak agertu behar du izen-emate bakoitzean.
Izena emateko epea bukatu da
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripzioarekin