• Hitzaldia/Tailerra
  • Etxeko Konponketak I. Maila

    Ikasi etxeko konponketak egiten Juanjo Iriarterekin, Emausko Trapuketarien arteko “esku-trebearekin”. Eguneroko etxeko konponketa txiki hauek egiten irakatsiko digu: 

    -Sifoiak askatzea eta muntatzea.
    -Sifoi-potoa garbitzea.
    -Txorrotako aireztagailuak garbitu edo ordeztea.
    -Gainaldeko txorrota muntatzea.
    -Pertsianaren zinta aldatzea.

    *Oharra: Ez da beharrezkoa materiala eramatea, tailer honetan ikusiz ikasiko baita. Zalantzak ekartzea, ordea, garrantzitsua izango da!  

    Gainera, Etxeko konponketetako bideo guztiak kontsultatu ahal izango dituzu, aldian-aldian kaleratzen joango baikara.  

    Edukiera mugatua dago: 20 pertsona. 11:00etatik 14:00etarako ordutegian eman dezakezu izena.

    Ez ahaztu segurtasun-distantzia gordetzea, maskara erabiltzea eta beharrezkoa denean gel hidroalkoholikoa aplikatzea. COVID-19arekin bateragarria den sintomarik baduzu, PCR baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez etorri etxeko konponketen tailerrera.

    COVID-19aren protokoloarengatik, bertaratuko den pertsonaren zenbaki pertsonalak agertu behar du izen-emate bakoitzean. 

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Bisita gidatua

    Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Bisita gidatua

    Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Bisita gidatua

    Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.