Juanjo Iriarterekin, Trapuketarien arteko “esku-trebearekin”, iturgintzako oinarrizko hastapenak ikasiko ditugu: sifoiak jartzea eta kentzea, sifoi-potoa garbitzea, txorrotetako aireztagailuak garbitu eta ordeztea, gaineko txorrota bat jartzea…
Horrez gain, pertsianaren xingola aldatzen ere irakatsiko digu, etxean egin ohi den konponketa erraza eta oso praktikoa.