-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Erakusketa
-
Experiencias
-
Ekitaldia
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Beste batzuk
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Erakusketa
-
Erakusketa

ETXEKO, AUZOKO ETA ESKOLAKO KONPOST ONENARENDAKO III. LEHIAKETA
Parte hartu ahal izango du Iruñerrian etxeko, auzoko edo eskolako konposta egiten duen pertsona orok.
______
IZENA EMATEA
Lehiaketan izena emateko epea 2023ko martxoaren 18a eta apirilaren 14a artekoa izango da.
Izen-ematea formalizatzeko, dagokion fitxa (etxeko konpostajerakoa edo auzoko konpostajerakoa) bete behar da –orrialde honen eskuinean behera kargatu ahal da– eta IMren Erregistro Nagusira eraman behar da (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruña), 08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Posta elektronikoaren bidez ere bidali ahal izango da, mcp@mcp.es helbidera, gaian “Konpost onenarendako hirugarren lehiaketa” jarrita.
______
SARIAK
Etxeko konpost onenaren saria diru-kopuru bat izango da, baratze eta/edo lorategirako produktuekin edo Nafarroako Landetxeen Sareko establezimendu batean nekazaritza-turismoko egonaldi batekin trukatu beharrekoa.
• LEHEN SARIA: 600 euro
• BIGARREN SARIA: 300 euro
• HIRUGARREN SARIA: 150 euro
Auzoko konpost onenaren saria guneari eta haren erabiltzaileei aitortza publikoa egitea izango da. Eskolako konpost onenaren saria ikastetxearen aitortza publikoa egitea eta hiri-baratzerako mahai bat izango da.
Sariak konpostaren egunean emango dira, 2023ko urrian.
-
2023/03/18tik 2023/04/14ra
-
Adin guztietako hartzaileak
- Inskripziogabe