• Ikuskizuna
  • ETORRI EGUBERRIETAKO ZUHAITZAREN ARGIAK PIZTERA!

    Beste urte batez, zure laguntza behar dugu beirazko 2.530 botila berrerabilita egin behar dugun zuhaitz iraunkorra apaintzen bukatu eta gero pizteko. Parte hartu nahi baduzu, etorri eta botila bat emango dizugu zuhaitzean jarri eta muntatzeko. Ondoren, parte hartzen duten neska-mutiko guztien artean, suhiltzaileen kamioi baten goiko aldetik arbola pizteko aukera zozkatuko da. Horrez gain, gaztainak, txokolatea, jolasak, puzgarriak eta musika egongo dira.

    Jostailuen bilketa 
    Era berean, mahai bat egongo da erabiltzen ez duzun jostailu bat ekartzeko eta, hartara, beste batek erabili ahal izateko. Hain zuzen, jostailua utzi ahal izango duzu guk behar duenari emateko. Gogoan izan jostailuek osorik eta ongi egon behar dutela.

    Etorri jaira
    18:30 — Jostailuenbilketa, bidezko merkataritzako txokolatea jatea, gaztainak, jolasak eta puzgarriak. Botilak kokatzen hasiko dira.
    19:15 — Zozketa egin eta zuhaitza piztuko da.

    6 eta 12 urte artean badituzu eta zuhaitza muntatzen eta pizten parte hartu nahi baduzu, zure zain egongo gara.

    • Ostirala2 abe
      Plaza de Baluarte
      18:30-19:30
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • Plaza de Baluarte
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Apirila