Eskatu egin diguzue eta hemen duzue! Hari&Ari taldeko Aiorak ematen duen tailer honen bidez zerbait berria eta erabilgarria ikasteko unea da.
Saio honetan, hau erakutsiko digu:
- Albainutzen
- Galtza/gona/gorputz baten barrenak hartzen
- Puntada luzez ertzak josten
- Albainu bat pasatzen
- Jantzia markatzeko hari nasaiak pasatzen
- Botoi lauak eta lepodunak josten/markatzen
Eta gainera, parte-hartzaileek izan ditzaketen zalantzei erantzungo die.
Etxean konponketa txikiak egiten ikasiko duzu, sormen handiko ideiak gauzatzen edo, besterik gabe, ahalik eta etekin handiena aterako diezu ehunen arloko gure tailerrei.
*Ez da beharrezkoa materialik eramatea. Emausko Trapuketarien trapu-hondarrak erabiliko ditugu.