• Experiencias
  • Escape-room 2030 HELBURUA

    Eman izena 2030 HELBURUA ihes-joko berrian, Emausko Trapuketarien Berriozarko zentro berrian! Txikiak eta ez hain txikiak abentura handi bat bizitzera eramango ditu jolas-esperientzia honek. Gehienez ere 6 laguneko taldeetan egiteko planteatuta dago, eta probak gainditu eta Lurra salba dezakeen pertsona nor den asmatu beharko dute.  

    Jarduera ezberdina da, taldean aritzekoa, eta bertan egungo ingurumen-arazoetan bete-betean murgilduko zarete. Lurra salba dezakeen pertsona nor den asmatzeko gai izango zarete, beranduegi izan baino lehen? Ilusioz beterik egongo gara zuen zain, ekimen berri honetan. Mundua ikusteko duzuen modua aldaraz dezaketen 60 minutu.

    Izena ematerakoan aintzat hartu beharreko informazioa:

    Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 16 urte.
    Taldea, gutxienez, 4 pertsonak eratu behar dute. 
    Salbuespenez, 16 urtetik beherako bi pertsona onartuko dira gehienez. 
    Gogorarazi nahi dizuegu ordurako iristea oso garrantzitsua dela jarduera honetan, ez bada garaiz iristen ezin izango baita egin.

    _______

    Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku jarduera honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!

    _______

    2021eko hondakinen funtsarekin batera finantzatutako ekintza.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanIgandea 14 de Abuztua