Eman izena 2030 HELBURUA ihes-joko berrian, Emausko Trapuketarien Berriozarko zentro berrian! Txikiak eta ez hain txikiak abentura handi bat bizitzera eramango ditu jolas-esperientzia honek. Gehienez ere 6 laguneko taldeetan egiteko planteatuta dago, eta probak gainditu eta Lurra salba dezakeen pertsona nor den asmatu beharko dute.
Jarduera ezberdina da, taldean aritzekoa, eta bertan egungo ingurumen-arazoetan bete-betean murgilduko zarete. Lurra salba dezakeen pertsona nor den asmatzeko gai izango zarete, beranduegi izan baino lehen? Ilusioz beterik egongo gara zuen zain, ekimen berri honetan. Mundua ikusteko duzuen modua aldaraz dezaketen 60 minutu.
Izena ematerakoan aintzat hartu beharreko informazioa:
Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 16 urte.
Taldea, gutxienez, 4 pertsonak eratu behar dute.
Salbuespenez, 16 urtetik beherako bi pertsona onartuko dira gehienez.
Gogorarazi nahi dizuegu ordurako iristea oso garrantzitsua dela jarduera honetan, ez bada garaiz iristen ezin izango baita egin.
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.