• Erakusketa
  • Ereduzko izakiak

    Erakusketa honetako protagonistak izaki txiki batzuk dira, ez oso ikusgarriak, eta, zenbaitetan, gainera, gogaikarriak. Dena den, organismo eredugarriak dira. Habitat naturalean inor ohartu gabe gertatu ahal dira; ikerketa-zentroetan, ordea, entusiasmo handia eragiten dute. Hain zuzen, zazpi espezie dira, besteak beste, sagua eta fruta-eulia, naturaren eta laborategiaren artean bizitza paraleloak dituztenak.

    Erakusketan azaltzen da nola bizi diren natura-ingurunean, nola eta noiz sartu ziren laborategian, eta egun, haiei esker, egiten ari diren ikerketa garrantzitsuenetako batzuk. Edozein izaki bizidun da egokia ikerketarako? Zein alderdi dituzte komunean zazpi espezie horiek? Benetan eredugarriak dira? Jakin-minez bazaudete, hori guztia eta gehiago ikusi eta ikasiko duzue erakusketan!

    CSIC (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia)

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAsteazkena 17 de Abuztua