Ignacio Romero gidari dugula, mintzaldi honetan teknika batzuk ikasi eta aholku batzuk entzungo ditugu, gure bizitzetan oreka bultzatzeko. Inguruan dugunaz eta gure eguneroko harremanetan duen eraginaz ohartzen lagunduko digute, hain zuzen.
*Ez ahaztu segurtasun-distantzia mantendu, maskara jantzi eta, beharrezkoa denean, gel hidroalkoholikoa eman behar dela. COVID-19arena izan daitekeen sintomarik baduzu, PCR baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez joan tailerrera.
COVID-19aren protokoloaren ondorioz, parte hartuko duen pertsonaren zenbaki pertsonala idatzi behar da izen-emate bakoitzean.