• Hitzaldia/Tailerra
  • ENTRETELAS- Eskuz josten ikasten dugu

    Eskatu egin diguzue eta hemen duzue! Zerbait berria eta, batez ere, oso erabilgarria ikasteko unea da. Hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean egingo den tailer hau Hari & Ari proiektuko Aiorak emango du.

    Saio honetan, eskuz jostearen hastapenei buruzko guztia erakutsiko digu, oinarrizko puntadak, materialak eta abar.

    Etxean konponketa txiki eta errazak egiten ikasiko duzu, sormenezko ideiak gauzatzen edo, besterik gabe, gure ehun-tailerrei ahalik eta etekin handiena ateratzen.

    Tailerrak bi zati izango ditu: lehenbizikoa teorikoa izango da, magistrala, eta zenbait ekarpen teoriko egingo dira bertan; bigarren zatian, parte-hartzaile bakoitzak ikasitakoa gauzatu ahal izango du, zalantzak argitzen dituen bitartean.

    IZEN EMATEAREKIN!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 18 de Iraila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 18 de Iraila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 18 de Iraila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 18 de Iraila