-
Hitzaldia/Tailerra
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Beste batzuk
-
Ikuskizuna
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Erakusketa

Emausko Trapuketarien 50. urteurrena
Emausko Trapuketarien kideek erakusketa hau sortu dute, beren historia kontatzeko, 50. urteurrena dutela-eta. Bi erakundeen arteko lankidetzari esker, udako hilabeteetan Atarrabiako Pilategian ikusi ahal izango da.
Bizitzako eta laneko bost hamarkada, bi erakusketatan
Lehenbizikoak Nafarroako Trapuketarien 50 urteak hartzen ditu 13 une esanguratsutan, argazkiekin eta garai bakoitzari aipamena egiten dieten elementuekin:
1972an Iruñean boluntarioak lehenbiziko aldiz mobilizatu zirenetik, “Danos lo que te sobra” kanpainarekin (Eman iezaguzu sobera duzuna), 2022ra, Berriozarren martxan duen Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestatzeko zentroan. Bertan, hain zuzen, ia 300 lagunek partekatzen dituzte lana eta lan-baldintza duinak.
Bigarrengoak Nazioarteko Emaus Mugimenduaren funtsezko sei aldarrikapenak azaltzen ditu. Nazioarteko mugimendu horretan sartuta daude Nafarroako Trapuketariak. Aldarrikapen horiek pobreziaren eta bazterkeriaren kontra ditugun borrokak laburbiltzen dituzte:
Harrera duina, gizarte- eta ingurumen-eskubideen errespetua, ekonomia etikoa eta solidarioa, guztien ongia, hezkuntza unibertsala eta berdintasuna pertsona guztientzat.
_____
Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!
-
2022/06/25tik 2022/09/01ra Igande, Larunbat eta jaiegun guztietan11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
-
Adin guztietako hartzaileak
-
Doakoa
- Inskripziogabe

Un entorno de indudable interés histórico y paisajístico en la muga entre la Cuenca de Pamplona y los valles prepirenaicos.