• Hitzaldia/Tailerra
  • ELKARRIZKETAK BERDEAN III. "ELIKADURA, OSASUNA ETA IRAUNKORTASUNA, LOTUTA AL DAUDE?"

    Eman izena "Elkarrizketak berdean" gure zikloan!

    Publikoarentzat zabalik dauden topaketak, ingurumenari buruzko egungo gaiak eta gai interesgarriak ikertzeko parte-hartzaile guztien artean. 

    Helburuak:
    -Ingurumenaren gainean dugun ezagutza eta ikuspuntua zabaltzea.
    -Gure ingurunea hobetu ahal izateko sormenezko proposamenak bilatzea.

    _______

    Azken topaketa honetan, bertaratutako guztien artean, gure esperientzia pertsonaletik abiatuta ikertuko dugu: 
    -Zer da elikadura iraunkorra? Baliabideak eraginkortasunez erabiltzen eta elikatze-katean ingurumen-inpaktua murrizten duena. Europan, elikagaien %30 alferrik galtzen dira, edo, bestela esanda, 179 kilogramo elikagai pertsonako eta urteko. 
    -Zer da elikadura osasungarria? Pertsona bakoitzaren nutrizio-beharrei erantzuteko eta gaixotasunei aurrea hartzeko (diabetesa, kardiopatiak, istripu zerebrobaskularrak eta minbizia, besteak beste) kantitate egoki eta nahikoetan ematen dituena funtsezko mantenugaiak eta energia. Edonola ere, errealitatea da obesitatea duten pertsonen kopurua hirukoiztu egin dela azken berrogei urteetan.

     

    Belén Peñasek emandako tailerra, garapen pertsonal eta profesionalean aditua.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Iraila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Iraila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Iraila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Iraila