• Hitzaldia/Tailerra
  • Diseinatu zure baratzea eta lortu zure haziak

    Zure baratzea egiten ikasi nahi duzu? Hau toki egokia duzu!

    Arrea elkartearekin batera, proiektu bat jarri dugu abian. Bertan, nekazaritza iraunkorra edo jasangarria landuko dugu, haziak biderkatzeko baratze bat edukiko dugu eta bai hazien banku bat ere. Hain zuzen, haien gaineko zenbait tailer emango ditugu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta zuzen kontserbatzen ikasteko beharrezkoa den guztia ikasiko dugu. 

    Lehenbiziko saio honetan, baratzea egokitu eta diseinatuko dugu, gero hazien barietate osoa jorratzeko.

    Biderkatzerako landutako landare-espezie bakoitzaren ezaugarri guztiak ikasiko ditugu: ugalketa-mota, barietateen arteko distantzia, lanak, lurrean egon beharreko denbora, uztaldia… 

    Tailer guztiak praktikoak izango dira, eta haietan sartuko dira eduki teorikoak.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanIgandea 26 de Martxoa
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanIgandea 26 de Martxoa
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 26 de Martxoa
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanIgandea 26 de Martxoa