Deborahlibros kafea, irailaren 29ko saioa bertan behera gelditu da

X
  • Aisia
  • Deborahlibros kafea. Uda 2018

    Aurten, jarduera errepikatuko dugu San Andres Errotako terraza ederrean. Eta ez da ezergatik baina menua eskandaluzkoa izango da…

    Saioek, gutxienez, ordubeteko iraupena izango dute eta berdegunean egingo dira. Irakurtzearen zale amorratu izan gabe, tarte atsegin eta dibertigarria igaro nahi duten guztientzat dira.

    • Lehen platera: ekainaren 30ean, larunbata, 18:00etan. 

    EGILE EMAKUMEAK EZAGUTZEN: Cuentos escogidos, Shirley Jacksonena. 

    Litekeena da emakume hau ez izatea ezaguna, baina Ameriketako Estatu Batuetan eskandalua sortu zuen ipuin bat idatzi zuen, aldi berean, AEBetako literaturako klasiko bihurtu zena. Izan ere, lehen mailako ondorengo idazleengan eragin handia izan zuen. Aurten, Jacksonen bilobak eleberri grafiko –bikain– bat idatzi du, ipuin horretan ideia hartuta, "La lotería". Jacksonen izena ahanzturatik atera eta bere testu sinestezinez gozatzeko ordua da. 

    • Bigarren platera: uztailaren 28an, larunbata, 18:00etan.

    MINUTU BATEKO ISILUNEA: Fahrenheit 451, Ray Bradburyrena. 

    Minutu bateko isilunea, liburuzaleen Bibliaz hitz egiten ari baikara, suhiltzaileek liburuak erretzen dituzten eta irakurtzea debeku den distopia. Berdin du HBOk telesail bat egin duelako irakurtzen duzun, edo boladan dagoelako, edo lehengusuak gomendatu dizulako: irakur ezazu. Eta esango diguzu.  

    • Azkenburukoa: abuztuaren 25an, larunbata, 18:00etan. 

    ABUZTU BELTZA: El asesino dentro de mí, Jim Thompsonena. 

    1952ko lana da eta bertan hiltzaile batek bere basakeriak lehen pertsonan kontatzen ditu. Raymond Chandler eta Dashiell Hammetten parekotzat joa, Thompsonek genero beltzeko maisulanak idatzi zituen, eta haietan, gainera, Amerika sakona kritikatzen zuen. Hau adibide ezin hobea da.

    • Kopa: irailaren 29an, larunbata, 18:00etan.

    EMAKUMEAK KOMIKIAN: Valerosas (1), Pénélope Bagieurena.

    Gerrazale apatxea edo Hollywoodeko sirena, itsasargien zaindaria edo trollen sortzailea, ginekologoa edo enperatriza, Valerosoek aurreiritziak leherrarazi dituzte. Beren patua asmatu zuten hamabost emakumeren erretratuak, barrez lehertzeko eleberri grafiko batean.  

    JARDUERA HONETARAKO IRISGARRITASUN NEURRIAK DITUGU ZURE ESKU. GALDETU IEZAGUZU!

    • Beste batzuk
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Klima aldaketaren fenomenoaren, bere arrazoien eta aurre egiteko planteatzen ari diren erantzunen ezagutzan lagundu nahi du.

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Urria
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAsteazkena 16 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 26 de Urria