• Aisia
  • Deborahlibros kafea - "Los días de la nieve", Alberto Conejerorena

    Ibaia, terraza ikaragarri bat, liburu on bat… eta are hobea den solasaldi bat! Hori da 2021eko  lehen Deborahlibros kafe-saio honetarako proposatzen dizuguna, Katixaren laguntzarekin  "Los días de la nieve", Alberto Conejerorena aztertuko baitugu.

    Jostun baten bakarrizketa, bere bizitza, gerra eta bizitzako maitea, espetxe frankista batean hila, gogora ekarriz. Josefina Manresaren begiradaren bidez, Miguel Hernándezenganako maitasuna eta herrialde honen une ilunenak errepasatuko ditugu. Hausnartzera behartzen duten elur-egunak. Lirika eta memoria historikoa, testu dramatiko zirraragarri batean itxita.

    __________

    Hurrengo Deborahlibros kafe-saioak

    Irailaren 24an - "Alicia en un mundo real", Isabel Franc eta Susanna Martínena (komikia)

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria