• Aisia
  • Deborahlibros kafea - "La librería de Mitsuko" Hôzukiren 

    Ibaia, terraza ikaragarri bat, liburu on bat… eta are hobea den solasaldi bat! Hori da 2021eko  lehen Deborahlibros kafe-saio honetarako proposatzen dizuguna, Katixaren laguntzarekin  Hôzukiren "La librería de Mitsuko" aztertuko baitugu.

    Japonian jatorria duen eleberrigile kanadar honek amaren eta seme-alaben arteko harremanen istorio bat eskaintzen digu. 

    Saioen iraupena, gutxienez, ordu batekoa da, eta, irakurzale porrokatua izan gabe, tarte atsegin eta dibertigarri bat igaro nahi duten guztientzat dira.

    __________

    Hurrengo Deborahlibros kafe-saioak

    Uztailaren 30an - "El mismo sitio, las mismas cosas", Tim Gautreauxena (kontaketak)
    Abuztuaren 27an - "Los días de la nieve", Alberto Conejerorena (antzerkia)
    Irailaren 24an - "Alicia en un mundo real", Isabel Franc eta Susanna Martínena (komikia)

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 3 de Abendua
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 3 de Abendua
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 3 de Abendua
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 3 de Abendua