• Erakusketa
  • DARWIN eta espezieen jatorria

    150 urte baino gehiago joan dira Charles Darwinek “Espezieen jatorria” lana idatzi zuenetik. Lan horretan, espezieen berezko hautespenari buruzko bere teoria garatu zuen, munduan zehar egin zuen ia bost urteko bidaiaren ondoren. Bidaia hartan, hain zuzen, faunari, florari eta fenomeno geologikoei buruzko datu eta behaketa asko eta asko bildu ahal izan zituen.

    Hori dela-eta, zientzialari ospetsu honen eta bere lanaren gainean gehiago jakin nahian, Darwin jaio zeneko bigarren mendeurrenaren kariaz CSIC zentroak sortu duen erakusketa interesgarri hau bisitatzeko proposatu nahi dizuegu.

    ETOR ZAITEZTE MENDILLORRIKO UR BILTEGIETARA ETA ESPLORATU GURE HISTORIAREN ZATI BAT!

     

    JARDUERA HONETARAKO, IRISGARRITASUN NEURRIAK DITUGU ZURE ESKU. GALDETU IEZAGUZU!

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 21 de Uztaila