• Erakusketa
  • Compost-ables

    Uharteko Arte Garaikideko Zentroan Adriana Tamargok eta Guillermo Escribanok egindako egonaldian gauzatu duten lana erakutsiko dute, herritar ororentzat zabalik egongo den eta Arga ibaiaren* ingurunean egingo den ekitaldi batean. Argaren ibai-parkeko gune batean jarriko den eskultura bisitatzea izango da ekitaldia, hain zuzen. Eskultura txiki bat izango da, eta toki jakin horretarako pentsatua.

    Europako Who Cares laguntza-programaren barnean dago proiektua, eta Mapamundistas Iruñean eta inguruetan ardaztutako arte-proiektuak batera finantzatzen du. Proiektuaren izena Compost-ables da, eta asmoa du eskultura biodegradagarriak egitea tokiko materialak erabilita; Uharteko establezimenduetan jaso diren eta lurrerako onuragarriak diren materialak, zehazki. Eskultura horiek galkorrak izango dira, biodegradagarriak eta uhartearrekin batera eginak. Hartara, proiektuaren helburu nagusiak hauek dira: gure habitaten zaintza kolektiboa sustatzea, hiriko naturarekin berriro konektatzea eta krisi klimatikoaren gainean kontzientziazioa sortzea, adin-tarte guztietan, tokiko ikuspuntu batekin.

    Prozesuaren garapen teknikorako, artistak elkarlanean aritu dira Uharteko Gurelan kooperatibarekin. Kooperatiba hori mizelioak hazten eta lantzen aritzen da, eta berak gainbegiratu du eskulturak sortzea eta bai hautatutako tokian kokatzea ere. Pieza horiek ekosisteman sartzearen ondorioei buruzko kontsulta egin zaie Gurelaneko biologoei, eta ziurtatu dute ondorioak nuluak direla; are gehiago, onuragarriak direla, hautatutako inguru horretan usteltzen ari diren zuhaitz hil asko daudelako. Gainera, instalazio hau erabat itzulgarria da. 

    _______

    *Elkargunea, mapan, beheko aldean.

     

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak