maiatzaren 27an, igandea, bertan behera utzia

X
  • Ekitaldia
  • CENTRO ORGANIZADO DE SONIDO AMBULANTE, CHICO-TRÓPICOREN C.O.S.A.

    Erne, andre, erne, gizon, erne, musikariok eta zarataren eta esperimentuen zaleok… C.O.S.A. Iruñera etorriko da.

    Talde bat duzu? Errimak osatzen dituzu? Rapean aritzen zara? Abesten? Tresnaren bat jotzen duzu? Zarata egiten duzu?

    Etor zaitez C.O.S.A.ra, Centro Organizado de Sonido Ambulantera, Iruñetik igarotzen denean. Chico-Trópicoren karabana-grabazio estudioak musikariei, zaleei, poetei, taldeei, bakarlariei eta folklorearen zaleei deia egin nahi die, bi gurpilen gainean eta kalean bertan, igo eta esperimentatu eta grabatzeko, komunitate-sorkuntzako estazio ibiltari honetan.

    Deialdia zabaldu nahi diegu jada badauden proiektuei eta taldeei, C.O.S.A.ren barnean erregistratu eta, hartara, Berriozar eta Iruñerriko soinuen eta musiken soinu-mapa bat egiteko.

     Hemen egongo gara:

    1- Maiatzaren 25ean, ostirala, “Hemen konpon” eta Emausko Trapuketarien etorkizuneko berreskuratze eta birziklatze plantan, Berriozarren. Bertan, zenbait sonorizazio-esperimentu egingo ditugu, barruan, Berriozarko langileekin.

    2- Maiatzaren 26an, larunbata, Berriozarko Eguzki plazan. Goizean, C.O.S.A.ra hurbiltzen den herritar oro grabatuko dugu. Arratsaldean, Iruña osoko taldeei, bakarlariei, bikoei, hirukoei, abesbatzei eta poeta-taldeei egingo diegu deia, nahiz eta Chico-Trópicok Iruñerri osoan proposatuko duen soinu-erregistroko kanpainarekin bat egin nahi duen ororentzat egongo den zabalik karabana.

    3- Mendillorri. URREZKO HIRU ARAUEN JAIA. Birziklatze eta bigarren eskuko azokako salmahaietatik ateratako objektuen sonorizazio-tailer batzuk egingo ditugu, eguneroko bizimoduko gauzei bigarren soinu-bizitza emateko. Horrekin, gauzen jazbana edo dantza-orkestra antolatzea proposatuko dizuegu, C.O.S.A.ren barnean grabatuko duguna.

    C.O.S.A.ren barnean grabatu nahi duen oro, aurreko egunetan joan ez dena, ongietorria izango da gurpilen gaineko soinu-erregistroaren azken saioan.

    Zer da C.O.S.A.?

    C.O.S.A. ez da edozein gauza. Soinu-grabazio eta -esperimentazioko estazio mugikorra da, hurbilekoa, herritarren zerbitzura dagoen karabana-soinu sistema ibiltaria, edo, siglen arabera, Centro Organizado de Sonido Ambulante.

    C.O.S.A.ren asmoa da kultura kalera “ateratzea”, kale-plazetan bizikidetzarako espazio berritzaileak sortzea eta komunitatearen kultura ikusgai egitea, soinuen eta musikaren esperimentaziotik lan eginda.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria