Murgil zaitez erakusketa ibiltari honetako 13 mihiseetan, emozioen hizkuntza unibertsalaren bidez giza dibertsitatea islatzen baitute.
Atena Fundazioko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ariketa katartikoa egin dute, pandemian zehar sentitutako oroitzapenak askatzeko.
Hainbat margolari ezagunen lanetan inspiratuta, adimen-desgaitasuna duten artistek, Arte eta Desgaitasun eskolakoek, beren erakusketa intimoena bisitatzera gonbidatu nahi zaituzte.
Gogorarazi nahi dizugu jarduerara billabesaz joan zaitezkeela (L12).
Jarraian, zehaztuta dago jarduera egingo den tokia, Mendillorriko ur-biltegien esparruaren barnean (EGIN KLIK hemen deskargatzeko).