Erakusketa interesgarri honetan Carlos López tuterarrak natura garbiena ekarriko digu bere artista ikuspegitik.
Carlosek lanen hautaketa bat ekarriko digu, eta haietan, bere paleta kromatiko orekatuaz gozatzeaz gain, bere lanaren intentsitatea hautemango dugu, pintzelkadek eragiten duten erliebearen bidez.
"Badirudi Carlos López Gonzálezen lana bere barne mundurako begiradaren eta kanpoko errealitaterako begiradaren arteko oreka bitxi batetik sortu dela. Ez da aitzakia baizik, abiapuntua. Behin ibili denean, behatu denean, buru argiz sentitu denean, era adeitsuan edo pasioz barneratu denean, transposatu egiten da pinturaren errealitatera eta han “arimaren egoera” moduan objektibatuta gelditzen da". Javier Sueskun Molinat.
Bisita guidatua erakusketara artistaren eskutik. apirilaren 21ean izando da, larunbata, 11.30ean. ikusi jarduera!
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.