• Aisia
  • Bookcrossing-a

    Egin mundua liburutegi handi bat izatea… hemen bertan hasita!

    Mankomunitateak bat egin du mundu mailako mugimendu honekin, eta horretarako, gure zentroetako bitako lorategietan aurkituko dituzun BOOKBOX izenekoak egin ditugu geure eskuekin (San Andreseko Errotan eta Mendillorriko ur-biltegietan). Oso interesgarriak, askotarikoak, eta adin eta gustu guztietarako diren liburuak daude haietan.

    Nola funtzionatzen du?

    Hurbildu gure bookbox horietako batera, aukeratu liburu bat, gogokoen duzuna!, eta eraman ezazu. Idatzi bere BCID kodea Bookcrossing-en webgune ofizialean, eta zure iritzia eman eta gainerako erabiltzaileekin partekatu ahal izango duzu. Gainera, liburua zein egoeratan dagoen jakin ahal izango dute: hartua, bidaiatzen, bookcrossing-eko beste gune batean…

    Irakurtzen amaitzen duzunean, berriro utzi behar duzu gure bookbox horietako batean, edo bookcrossing-eko beste gune ofizial batean Iruñean… edo munduan zehar! Milaka gune ofizial daude!

    Ausartzen zara?

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
      Ingelesa
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Iruñea, duela 100 urte baino gutxiago

    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Abuztua
    Erakusketa

    Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.

    Hurrengo eguneanAsteartea 20 de Abuztua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 25 de Abuztua