• Aisia
  • Bookcrossing-a

    Egin mundua liburutegi handi bat izatea… hemen bertan hasita!

    Mankomunitateak bat egin du mundu mailako mugimendu honekin, eta horretarako, gure zentroetako bitako lorategietan aurkituko dituzun BOOKBOX izenekoak egin ditugu geure eskuekin (San Andreseko Errotan eta Mendillorriko ur-biltegietan). Oso interesgarriak, askotarikoak, eta adin eta gustu guztietarako diren liburuak daude haietan.

    Nola funtzionatzen du?

    Hurbildu gure bookbox horietako batera, aukeratu liburu bat, gogokoen duzuna!, eta eraman ezazu. Idatzi bere BCID kodea Bookcrossing-en webgune ofizialean, eta zure iritzia eman eta gainerako erabiltzaileekin partekatu ahal izango duzu. Gainera, liburua zein egoeratan dagoen jakin ahal izango dute: hartua, bidaiatzen, bookcrossing-eko beste gune batean…

    Irakurtzen amaitzen duzunean, berriro utzi behar duzu gure bookbox horietako batean, edo bookcrossing-eko beste gune ofizial batean Iruñean… edo munduan zehar! Milaka gune ofizial daude!

    Ausartzen zara?

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
      Ingelesa
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • Concejo de Ustarroz, 31016 Iruña

    Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.

    7 Jarduera
    5 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Bisita gidatuak Emausko Trapuketarien Berriozarko zentro berrira

    Hurrengo eguneanLarunbata 27 de Urria
    Aisia

    Haurrentzako gunea, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara

    Hurrengo eguneanLarunbata 27 de Urria
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 28 de Urria