Boluntariotza-jardunaldia, Ezkaba mendia garbitzeko
Urriaren 17an, igandea, auzolana – boluntariotza-jardunaldia egingo da Ezkaba mendia garbitzeko, inguru horretan dauden zaborrak biltze aldera. Jarduera 09:30ean hasiko da, boluntarioak mendiaren inguruko herri desberdinetatik abiatzen direnean. Antolatzaileek mendira abiatzeko toki desberdinak finkatu dituzte, tokiko koordinazio-kideek zaborretarako poltsak, txalekoak eta, beharrezkoak izanez gero, eskularruak. Gainera, toki bakoitzari dagokion igoera-ibilbidea adieraziko dute, eta bai bildutako zaborrak uzteko guneak ere.
Izena emateko epea urriaren 15a artekoa da (14:00etan amaituko da).
_________
Irteteko tokiak eta orduak hauek izango dira:
Berriogoiti | 09:30 | Eliza
Aitzoain | 10:30 | Pilotalekua
Artika | 10:30 | Kultura-etxea
Berriozar | 10:30 | Natura-gela
Antsoain | 10:30 | Alde Zaharreko aparkalekua
Iruñea | 10:00 | Psikiatrikoko pasabidea
Atarrabia | 09:30 | Villava hotela
Arre | 09:30 | Muebles Rey
Azotz | 11:00 | Autobus-geralekua
Orrio | 11:00 | Igerilekua
_________
Jardunaldia Ezkaba mendiaren gailurrean amaituko da, eta han banakako hamaiketako edo bazkarira gonbidatuko dira parte-hartzaile guztiak, une oro COVID-19aren kontrako babes-neurriak beteaz.
Auzolanerako deia egin duten erakundeak hauek dira: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Uharte, Txulapain, Iruñea eta Atarrabia udalerriak; Arre, Azotz, Berriogoiti, Aitzoain, Artika, Zildotz, Orrio eta Untzu kontzejuak; SOS Ezkaba; Anaitasuna; eta Iruñerriko Mankomunitatea.
________
COVID-19aren aurkako babes-neurriak
Ez ahaztu segurtasun-distantzia mantendu behar dela pertsonen artean, maskara jantzita izan behar dela eta, beharrezkoa denean, gel hidroalkoholikoa eman behar dela. COVID-19arena izan daitekeen sintomarik baduzu, PCR proba baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez joan jardunaldira.
Prebentzio-neurri orokorrak
Eraman arropa eta, batez ere, oinetako egokiak jantzita. Hartu atseden noizean behin. Kontuz ibili ziztatu edo ebaki dezaketen gauzekin. Erabili eskularruak. Ez gelditu bakarrik eta eduki baten bat gertu edo bistara, ezer gertatuz gero, laguntzeko.
________
Paisaia-erreferentea Iruñerrirako
Ezkabak, Oihanak eta Urbizkainek eratzen duten goragunea –San Kristobalen du puntu gorena, 875 metrotara– paisaia-erreferentea da Iruñerrirako. Mendi hauetan paseoan ibiltzeak egungo paisaia-dibertsitateaz gozatzeko (pinudiak, hariztien eta artadien bertako basoak, larreak) eta historia uzten joan den arrastoez gozatzeko (harrobiak, laboreen eta mahastien garai bateko terrazak, artzaintza…) aukera ematen du. Ezkaba mendiaren gailurrean Alfontso XII.aren gotorlekua nabarmendu behar da, Kultura Intereseko Ondasun gisa katalogatua. Defentsarako bastioi gisa eraiki zuten, 1919an amaitu zuten eta 1934 eta 1945 artean presondegi moduan erabili zuten.
2016an, Ezkaba mendiaren titulartasuna partekatzen duten udalek eta kontzejuek Mankomunitateari agindu zioten mendi hori antolatzeko plan bat egitea koordinatzeko zeregina. Helburua zen espazio hori babestea eta bertan egingo diren jarduerak koordinatzea, bere etorkizuna bermatzeko. Hartara, beste erakunde batzuekin batera, adibidez, SOS Ezkaba eta Anaitasuna, Defentsa Ministerioarekin eta inplikatutako beste agente batzuekin batera, etorkizuneko Ezkabako Eskualde Parkeko Jarraipen Batzordea eratzea erabaki zen. 2017an, azterlan teknikoa idatzi zen, eta 2020an, Nafarroako Gobernuari aurkeztu zitzaion.
Egun, horrenbestez, Ezkabako Eskualde Parkearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren (UPS) izapidetzea amaierako fasean dago. Helburua da urte honen epearen barnean onartzea, eta, beraz, behin Nafarroako Gobernuak oniritzia ematen duenean, bertan egin ahal izango diren jarduerak antolatzen eta koordinatzen hasi ahal izango da, babesa bermatzeko, zaintzeko eta, hartara, natura-ingurune hau gordetzeko.
Premiazko neurriak, mendia mantentzeko eta garbitzeko
Gogoan izan behar da urte hauetan, Udalez gaindiko Plan Sektoriala izapidetzea bultzatzen zen bitartean, Jarraipen Batzordeak premiazkotzat jotako zenbait proiekturi heldu zaiola. Hain zuzen, proiektu horiek Ezkaba mendian hainbat berrikuntza hartzeko bidea eman dute, besteak beste, mendiko eta mendiko bizikletako bidexken sarea, seinaleak, pistetara sartzea mugatzea, guneen mantentze-lanak eta ekintzak boluntarioekin. Aurreikusitako azken ekintzetako bat boluntariotza-jardunaldi hau antolatzea izan da, mendia garbitzeko, 2016ko ekainean egin zen beste jardunaldi bat duena aurrekari moduan.
Etorkizuneko parkeak 10 kilometro koadroko hedadura izango du, eta hauek eratuko dute: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Uharte, Iruñea eta Atarrabia udalerriek, eta Aitzoain, Artika, Arre, Azotz, Berriogoiti, Zildotz, Orikain, Orrio eta Untzu kontzejuek.
Adin guztietako hartzaileak
Inskripziogabe
Jarduera nabarmenduak
Bisita gidatua
San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.
Bisita gidatua
Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.
Bisita gidatua
Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko.
Bisita gidatua
Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria
Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.