• Bisita gidatua
  • BISITA GIDATUA AMARAUNA ERAKUSKETARA

    Santos Bregaña da Amarauna erakusketaren komisarioa –erakusketan, gure armiarma ohikoenetako batzuen sorkariak erakusten dira, besteak beste, Araneus diadematus-enak (lorategiko armiarma)–, eta berak gidatuko gaitu izaki harrigarri horien hariari jarraituta, haien sekretu eta misterioetako batzuk argitzeko helburuarekin. Armiarmen ezaugarri txundigarrienetako batzuk ezagutuko ditugu, eta pozoiez, kripsiaz, zortzi zenbakiaz, denboraren jainkosez… hitz egingo dugu, jakina.

    _

    *Ez ahaztu segurtasun-distantzia utzi behar dela pertsonen artean, maskara erabili behar dela eta, beharrezkoa denean, gel hidroalkoholikoa eman behar dela. COVID-19arena izan daitekeen sintomarik baduzu, PCR baten emaitza baten zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez joan jarduerara.

    COVID-19aren kontrako protokoloa dela-eta, izen-emate bakoitzean bertaratuko den pertsonaren zenbaki pertsonala idatzi behar da.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 23 de Urria
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 23 de Urria
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 23 de Urria
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 23 de Urria