• Bisita gidatua
  • Bisita Arazuriko araztegira eta paseoa baltsan

    Jarduera hasteko, bisita egingo da Arazuriko HUAra. Helburua da, hain zuzen, Iruñerriko hondakin urak tratatzeko araztegi horretan egiten diren lanak ezagutaraztea.

    Handik, Iberora joango gara, eta jardueraren bigarren zatia hasiko da. Hain zuzen, ibilbidea egingo da ibaian, gomazko txalupan, Etxauriraino. Ingurumen edukietan eta nabigazioan espezialista den pertsona batek gidatuko du.

    Besteak beste, hauek nabarmenduko ditugu: ibaiko habitataren garrantzia, konektore ekologikoa den heinean, landareak biodibertsitaterako babesleku moduan eta inguru horretako zenbait ibai espezie.

    • Jarduerak gutxi gorabehera lau ordu eta erdiko iraupena izango du. Dena den, aldaketak izan daitezke, egun bakoitzean egin dezakeen eguraldiaren edo izan daitezkeen baldintza teknikoen ondorioz.
    • Segurtasun arrazoiak direla-eta, jarduera hau ez dago gomendatuta 11 urtetik beherako neska-mutikoek egiteko.
    • Garrantzitsua da busti daitezkeen oinetakoak eta arropa eramatea.

     

    Elkargunea: Arazuriko araztegiko aparkalekua.

    Izena emateko epea bukatu da

    • 2022/05/07tik 2022/05/15ra Igande eta Larunbat guztietan
      EDAR de Arazuri
      10:00 - 14:30
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • EDAR de Arazuri
  • Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanAstelehena 8 de Abuztua