Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.
Eguna: Maiatzaren 26an
Ordutegia: 11:00etatik 14:30era
Tokia: Mendillorriko ur-biltegiak
Iruñerriko Mankomunitatea antolatu du, bigarren eskuko eta trukerako azoka topagunea da eta aukera ezin hobea kontsumoari eta haren ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.
· Haurrentzako jokoak eta ezin dibertigarriagoa den puzgarri bat goiz osoan.
GORDAILUAN UTZITAKOA SALTZEKO POSTUA
Eta, gainera, erabiltzen ez duzun gauza bat baduzu eta beste aukera bat eman nahi badiozu, ekarri eta zure ordez salduko dugu, gordailuan utzitakoen salmahaian.