• Ekitaldia
  • BIGARREN ESKUKO ETA TRUKERAKO AZOKA Mendillorri 2022

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    Eguna: Maiatzaren 29an

    Ordutegia: 11:00etatik 14:30era

    Tokia: Mendillorriko ur-biltegiak

    Iruñerriko Mankomunitatea antolatu du, bigarren eskuko eta trukerako azoka topagunea da eta aukera ezin hobea kontsumoari eta haren ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.

    · Haurrentzako jokoak eta ezin dibertigarriagoa den puzgarri bat goiz osoan.

     

    GORDAILUAN UTZITAKOA SALTZEKO POSTUA 
    Eta, gainera, erabiltzen ez duzun gauza bat baduzu eta beste aukera bat eman nahi badiozu, ekarri eta zure ordez salduko dugu, gordailuan utzitakoen salmahaian.

    ARGIBIDE GEHIAGO

     

    ESKATU ZURE SALMAHAIA

    Eta zure salmahaia eskatzeko interesa baduzu, jada erabiltzen ez dituzun objektuak saltzeko, hemen eman dezakezu izena.

     

     

    LANPOSTU BAT ESKATZEKO EPEA AMAITU DA.

  • Concejo de Ustarroz, 31016 Iruña

    Berdegune bat, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata.

    14 Jarduera
    1 Paseo
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Urria
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Urria
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Urria
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 1 de Urria