• Erakusketa
  • Biboteak

    Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Animaliak Babesteko Fundazioarekin lankidetzan, erakusketa hau sortu du, eta helburua da etxe bat behar duten animaliei zoriontsuak izaten eta jolasez eta maitasunez betetako bizitza bat izaten laguntzea.

    Erabat dotore atera ahal izateko moduan prestatu dira argazki saio honetarako, eta haren bidez zenbait animalia iletsu aurkeztu nahi dizkizuegu. Animatzen zara ezagutzera?

    Maskota bat edukitzeak abantaila asko ditu, eta erakusketa honetan alde on horiek zein diren kontatu nahi dizugu. Animaliak Babesteko Fundazioko kideek egiten duten lan bizi eta eskerga goresteaz gain, lotura izan nahi dugu egoera bakoitza ikusgai egiteko eta harremanetan jartzeko etorkizuneko jabeak eta maskotak.

    Denon erantzukizuna da animaliak zaindu, babestu eta errespetatzea, gure naturako altxor handietako bat baitira.

    “Hanka emateko”, laguntzeko, modu asko daude. Bisitatu gure erakusketa, eta, argibide gehiago nahi izanez gero, edozein zalantza argitu ahal izango duzu NAFARROAKO ANIMALIAK BABESTEKO FUNDAZIOAREKIN. Atsegin handiz lagunduko dizute.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Skeleton Sea Erakusketa San Andres Errotan

    Hurrengo eguneanLarunbata 25 de Mai
    Ekitaldia
    Hurrengo eguneanIgandea 26 de Mai
    Ekitaldia

    Esperientzia ezin hobeaz, adin guztietako hartzaileentzako txango bakan eta berezia eginez

    Hurrengo eguneanLarunbata 25 de Mai
    Hitzaldia/Tailerra

    Cesare Maglioniren metraje erdi baten proiekziora gonbidatu nahi zaitugu. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 25 de Mai