-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Experiencias
-
Ekitaldia
-
Erakusketa
-
Erakusketa
-
Beste batzuk
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Bisita gidatua
-
Erakusketa
-
Erakusketa

'Begirada ezberdin bat' - Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sarea
Begiratu berriro, kendu lausoa betaurrekoei, utzi alde batera gizarte-miopia. Inguruan duzun errealitatea uste duzuna baino aberatsagoa eta askotarikoagoa da.
Nafarroako gizartearen ertzetan, arreta gutxien jartzen zaien pertsonak daude, sailen protagonista izan ohi ez direnak, aldizkarietako iragarkietan ateratzen ez direnak. Pertsona horiek erdian kokatzeko, eta benetan ikusteko, baina baita entzuteko ere, argazki-erakusketa hau prestatu dugu. Aporofobia, behartsuari zaion beldur eta arbuioa, desager dadin.
Inklusioaren kristalen bidez zer ikusten den ikusteko erakusketa bat da, inklusioaren barnean pertsona guztiek baitute lekua.
Argazkiak dira, nafar bizilagunen bizitzen eszenak, Unai Beroiz fotokazetariaren begiradaren bitartez hartuak. Erretratuetan ageri diren pertsonen konfiantzatik, parte-hartzetik, inplikaziotik eta konplizitatetik egindako irudiak.
2020ko eta 2021eko hilabeteetan Nafarroan egindako 15 argazkik eratuko dute erakusketa. Argazkiekin batera, azalpenak emateko testua egongo da. Eta “Jantzi inklusioaren betaurrekoak” kanpainako irudien sail bat ere egongo da.
Unai Beroiz
1982an jaioa, fotokazetari beregaina da, argazkiaren arloari lotua ia duela hamabi urtetik eta ohiko kolaboratzailea eta profesionala prentsan.
Bere argazkiak La Vanguardia, El Periódico de Catalunya, Marca eta Diario de Noticias de Navarra egunkarietan kaleratu izan dira. Eta bai nazioarteko argitalpenetan ere, hala nola The Guardian eta Makeshift aldizkarian. Bere lana argitaratu da Efe, France Press eta Reutersen. Berdintasunik ezen eta bidegabekeria sozialen gaineko interesa izanik, lankidetzan aritu da zenbait gobernuz kanpoko erakunde eta elkarterekin.
_____
Irisgarritasun-neurriak ditugu zure esku erakusketa honetarako. Egin iezaguzu kontsulta!
-
Adin guztietako hartzaileak
-
GaztelaniaEuskara
-
Doakoa
- Inskripziogabe