#IMetxean

X
  • Hitzaldia/Tailerra
  • Batnight - Saguzarraren gaua

    Online hitzaldia

    Hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira saguzarrak, euren eskuak hegal bihurtu baitira. Gaueko ohiturak izateak eta iluntasunean norabidea aurkitzeko duten ahalmenak ekarri du tradizioz beldurra eragiten duten animaliak izatea.

    Nolanahi ere, salbuespen arraroetan izan ezik, ez diote kalterik egiten gizakiari eta oso erabilgarri eta lagungarriak dira izurriteei aurre egiteko. Espezieen %70 inguru intsektujaleak dira, eta gainerakoetan gehienak, fruitujaleak edo nektarjaleak. Batzuek bakarrik jaten dituzte ornodun txikiak, hala nola igelak, karraskariak, hegaztiak, arrainak, beste saguzar batzuk edo, banpiroen kasuan bezala, odola. Nafarroan 27 espezie zenbatu dira.

    Juan Tomás Alcaldek lagunduta, gaueko espezie honi buruzko bitxikeria ugari ezagutzeko aukera izango dugu. 

    Bideo honetan klik eginda ikus dezakezu:

     

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak