• Bisita gidatua
  • Ate irekien jardunaldia: Lezkairuko zentrala

    Bisitatu nahi duzu bilketa pneumatikorako Lezkairuko zentral berria?

    Azaroaren 20an, larunbata, gure bilketa pneumatikoko zentroetako bat bisitatzeko aukera duzu.

    Ordutegia 11: 00etatik 14: 00etara izango da eta ez da beharrezkoa izena ematea.

    Kontsultatu lotutako jarduera guztiak hemen klik eginez.

    Ez galdu aukera!

    ______

    BILKETA PNEUMATIKOA 

    Nola funtzionatzen du bilketa pneumatikoak? Bilketa pneumatikorako sistema berrian, eraikin batzuen barnealdean, fatxadetan edo bide publikoan kokatuta dauden buzoiak erabiltzen dira, gai organikoak, gainerakoen frakzioa eta ontziak biltzea errazteko. Buzoietara botatako hondakinak transferentzia-zentraleraino garraiatzen dira, hodien 7.000 metroren bidez, eta han trinkotu egiten dira, tratamendu- eta berreskuratze-zentroetara bideratu aurretik. Bilketa-zentrala Lezkairun dago, eta Mutiloako, Lezkairuko eta Arrosadiko 5.000 etxebizitzaren baino gehiagoren zerbitzuari erantzungo dio, bilketarako 102 gune eta 231 buzoi edukita. Gune horiek Iruñeko Alde Zaharrari gehituko zaizkio, ontziak, gainerakoak eta papera-kartoia biltzeko 2011z geroztik bide publikoan kokatuta dauden buzoiekin egiten den bilketa pneumatikorako sistema baitute bertan. 

    Bilketa pneumatikorako sistemak ahalbidetzen du inguru horretan edukiontziak kentzea, eta, hortaz, toki gehiago dago oinezkoak ibiltzeko, usainekin egon daitezkeen arazoak minimizatzen dira, eta, inguru horretan bilketarako kamioirik ez ibiltzean, haien zarata eta kutsadura ezabatzen da.

    • Larunbata20 aza
      Lezkairuko zentrala
      De 11:00 a 14:00
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • Lezkairuko zentrala
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Bisita gidatua

    Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Bisita gidatua

    Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Bisita gidatua

    Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.