• Bisita gidatua
  • Bisita gidatua: Pilategiaren Historia

    Pilategia eta haren ingurunea arkeologia industrialaren adibide interesgarriak dira. Bisita gidatu honetan, garai bateko bolatzeko errota erakutsi eta haren historia kontatuko dizugu: Orreagako lekaideek eraiki zuten, XII. mendean, irin errota izateko, bolatzeko errota izateko egokitu zuten XVI. mendean eta gero XIX. mendean paper errota gisa erabili zen. Hartara, bisitan, Ultzama ibaiko urak mugiarazitako bolatzeko makina zaharra martxan ikusiko duzu, eta oihalekin lan egiteko prozesua eta bolazainek lan egiteko izaten zituzten baldintza gogorrak ezagutuko dituzu.  

    Zer gehiago aurkitu dezakezu Pilategian?

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAsteazkena 13 de Azaroa
    Ekitaldia

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Azaroa